Zertan lagun zaitzakegu?
Zure eskura gaude hurrengo kanaletan zure galdera edo beharrei erantzuteko.
Dena errazagoa izan dadin, gazteleraz, ingelesez eta bertan gauden autonomia-erkidegoetako hizkuntzetan zu erantzuteko prest gaude, hots, euskara eta valentziera*.

Online formularioa
Bete ezazu hurrengo formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara lehenbailehen.

Posta elektronikoa
Idatz iezaguzu zure beharrei buruz contacto@i-de.es-era eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

Bezeroen Arretako doako telefonoa
Dei iezaguzu dohainik 900 171 171 telefono zenbakira. Zure eskura gaude eguneko 24 ordutan, urteko 365 egunetan.
Ze dokumentazio behar duzu kontsultak egiteko?
Prozesua askoz bizkorragoa izan dadin, kontuan hartu behar duzu zenbait datu eskatuko dizkizugula egindako kontsulta edo kudeaketa motaren arabera.

Hornidura falta
Gurekin harremanetan jartzeko arrazoia hornidura falta bada, kontratuaren titularraren IFZ zenbakia, IFK edo egoiliar-txartela eskatuko dizugu.

Hargune-txostena
Hargune-txosten bat kontsultatu nahi izanez gero, txostenaren zenbakia beharko duzu, baita txostenaren titularraren lehen abizen edo arrazoi soziala ere.

Ikuskapen-txostena
Ikuskapen-txosten bat kontsultatu behar izanez gero, ikuskapen-txosten horren zenbakia eman beharko diguzu.

Kontagailuaren irakurketa
Zure kontagailuaren irakurketa eman nahi baduzu, zure IFZ zenbakia, IFK edo egoiliar-txartela eta titularraren lehen abizena beharko dugu.